Berriak

Andoaingo sarea hobetzeko auzolana

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

Pasadan larunbatean Andoainera hurbildu ginen bertako guifi.net-eko taldearekin batera arazo bat konpontzeko: Esteka baten kalitate kaxkarra hobetu nahi genuen. Nodo hau omnitik-era konektatzean ondoko nodoen konexioa degradatzen da, eta irtenbide bat bilatu nahian auzolana antolatu zen.

Bazkari goxo baten ondoren, parrillada eta guzti, aukera ezberdinak planteatu eta test.guifi.net webgunean aldaketak egin genituen. Nodoa supernodo bihurtu eta puntuz-puntuko konexio bat konfiguratu genion. Dena prest genuenean trasteak hartu eta nodoaren kokapenera joan ginen. Azpitalde batek antenarentzako kokapen hobeagoak bilatu zituen besteak supernodoa muntatzen zuen bitartean.

Bukaeran, etorkizunerako kokapen berriak bilatu genituen, eta Hernaniko guifi.net taldeekin elkartzeko moduei buruz hitzegiten primeran pasa genuen.

ARDX arduinorentzako gidaliburua euskaratuta

Ales Zabala Alava, orain dela ia 3 urte gehituta

ARDX gidaren kodea eta muntai txantiloiak euskaratuta daude ere bai,
noizbait Arduino proiektua ezagutzeko gogoak izan badituzu orain duzu
aukera!

Gidaliburua hemen eskuratu dezakezu: http://www.gisa-elkartea.org/projects/ardx-euskaraz

Sympa euskaraz!

Ales Zabala Alava, orain dela ia 3 urte gehituta

Sympa gero eta gehiago erabiltzen den eposta zerrenden kudeatzailea da.
GISA Elkartean ere erabiltzen dugu, gure eposta zerrendak kudeatzeko.

Itzulpenak garatzaileei bidali dizkiegun arren gure webgunean eskuragarri
dituzu baita ere: http://www.gisa-elkartea.org/projects/symparen-euskaraketa

Esteka horretan PO fitxategiez aparte MO fitxategiak ere igo ditugu, beraz
hurrengo bertsioa argitaratu arte itxaron nahi ez baduzu fitxategi hauek
zure Sympako instalazioan kopiatu ditzakezu; fitxategia deskargatzeko
orrian bertan adierazten du nora kopiatu behar duzun.

Tor-en erabiltzaileentzako eskuliburu laburra euskaratuta

Ales Zabala Alava, orain dela 3 urte baino gehiago gehituta

Hemen topatu dezakezu: Tor-en Erabiltzaileentzako Eskuliburu Laburra

Tor proiektuari ere bidali diogu, ea beraien webgunean jartzen duten.

On egin!

Linux komando interesgarriak

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 4 urte gehituta

Adibidez: nola jakin zein den nire IP publikoa? ba, modu ezberdinak daude, adibidez http://whatismyip.org webgunera konekta gaitezke. Eta terminaletik egiteko? modurik errazena curl ifconfig.me

eta IP baten informazio geografikoa? curl ipinfo.io

mtr: ping eta traceroute arteko komandoa, oso erabilgarria.

mount |column -t : muntatuta dauden partizio guztiak agertuko dira, baina formatu pixkat politago batean

eta momentuz honaino heldu gara, komando gehiagorako hurrengo berriak irakurri :)

Ipuin elkarreragileen editore eta irakurlea argitaratuta

Ales Zabala Alava, orain dela ia 4 urte gehituta

Oraingoan bi aplikazio sortu ditugu, ipuinak mobil, tablet eta ordenagailuetan irakurtzeko.

Ez edozein motako ipuinak, erabiltzaileak bide ezberdinak aukeratu eta aurrera joateko
probak gainditu beharko ditu.

Irakurlea ez ezik, idazlea izateko aukera ematen dugu ere, ipuin elkarreragileak sortzeko
editorearekin. Editore hau ordenagailuan erabiltzeko prestatuta dago, baina tablet eta mobiletan
ere instala liteke.

Aplikazioak eskuratzeko: http://lagunak.gisa-elkartea.org/projects/gauminipuin/files

Bash-eko historikoari buruzko kuriositateak

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 4 urte gehituta

Lehenengoa ctrl+r: hizki batzuk idatziz gero, historikoan bilatuko du hizki horiek dauzkan azkeneko komandoa.
Hau da, nik normalean komando hau exekutatzen badut:
sudo su - psql
ctrl+r+ps idatzita berak bakarrik sudo su - psql komandoa idatziko du.
Historikoan atzerago joan nahi izanez gero ctrl+r berriz sakatu beharko dugu.

Bigarrena: ip eginez gero, exekutatu dugun azken ip komandoa exekutatuko du.

Hirugarrena: exekutatutako azken komandoa berriz exekutatu, baina parametroren bat aldatuz. Adibide batekin hobeto ulertzen da:
Hainbat fitxategi mugitu behar ditugu, izen ezberdina dutenak eta espresio erregular batekin nahiko zaila direnak harrapatzeko.
Banaka-banaka mugitzen joan gaitezke, edo bestela komando hauek exekuta ditzakegu:
cp fitxarraro1.txt /home/user/download/2013/12/
^fitxarraro1.txt^fitxarraro2.txt
horrekin bigarren fitxategia lehenengoaren path berean kopiatuko da.

Eta honekin gaurko nahiko :) espero dut erabilgarria izatea.

Comando para poder grabar nuestra sesión de terminal

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 4 urte gehituta

Para mi, que tengo que enviar a las usuarias comandos de terminal para que los ejecuten ellas, encontrar el comando script ha sido una revelación: con el comando

script argibideak.txt

a la vez que ejecuto los comandos que les quiero enviar, se guarda la sesión en un fichero. Al acabar le echo un vistazo y se lo envio directamente.

Otro programa que solo sirve para hacer una cosa, pero la hace muy bien.

crear accesos a aplicaciones en gnome3

Maider Likona Santamarina, orain dela 5 urte baino gehiago gehituta

La idea es crear un fichero con este formato, y guardarlo con el resto de entradas del menú, en $HOME/.local/share/applications/fichero.desktop

Un ejemplo muy sencillo, para lanzar el fpm con un fichero concreto:

[Desktop Entry]
Version=1.0
Type=Application
Name=Nombre
Exec=fpm2 -f /home/fulanito/svn/fpm
Icon=/home/fulanito/svn/fpm.jpg

publicado manual sobre writer y calc

Maider Likona Santamarina, orain dela 5 urte baino gehiago gehituta

El manual lo podeis encontrar aquí: http://lagunak.gisa-elkartea.org/issues/246, es muy conciso, con ejemplos prácticos de formateo avanzado, fórmulas y plugins chulos para libreoffice. Que os aproveche!

« Aurrekoak 1 2 3 4

Eskuragarri baita: Atom