Berriak

Nodo mugikorra muntatzeko azken eguna

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 baino gehiago gehituta

Hilabete bat daramagu baina segituan pasa dela dirudi! nodoa forma hartu du iada, eta datorren ostegunean bukatuko dugu. Beti bezala, Tabakaleran dagoen Hirikilabsen elkartuko gara, 5etatik aurrera.
Apiriletik aurrera tailerrak ematen hasiko gara, beraz lasai, oraindik jarraituko dugu eta :)

Nodo mugikorra muntatzeko tailer irekia Tabakaleran

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 baino gehiago gehituta

Nodoa muntatzeko mobilitylab kolektiboak egindako lanean oinarrituko gara:
http://www.mobilitylab.net/nodomovil/
Muntaia egiteko Hirikilabseko jendearen laguntza jasoko dugu, beraien plaza irekian kokatu bait dugu proiektua. Ostegunero biltzen gara 5:00etatik aurrera, animatu eta parte hartu!

Donostiako guifi.net sarea martxan

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 2 urte gehituta

Donostia 2016 proiektuaren barnean Guifi.net sarea hedatu dugu Donostian, 3 supernodo jarriz: Ulian, Eason eta Txondorran. Eta guri ilusio gehien egiten diguna: GISAko egoitza Uliarekin lotu dugu, eta honekin Gipuzkoako sarera lotzeko lehen pausua eman dugu. Eta guzti hau zertarako? ba adibidez Guardetxea eta Txondorra elkarren artean lotzeko, horrela kontzertuak zuzenean transmititzeko aukera egongo da, edo txosnak elkartuz gero txosnetan entzun, aukera pilo bat daude.

Guifi.net Eginzaleak ferian

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 2 urte gehituta

Eginzaleak Teknologia eta fabrikazio digitalaren feria da, bertan teknologia hiritarra, fabrikazio digitala, DIY software/hardwarea eta sareen ekoizpen eta banaketa digitala bezalako gaiak lantzen ditu, eta bere helburua hiritar eta talde esperientziak erakustaraztea da.
Guifi.net proiektua aurkezten egongo gara, eta antenak muntatzeko tailer txiki bat egingo dugu, denak gonbidatuak zaudete!

Supernodo bat muntatzeko tailerra

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 2 urte gehituta

Larunbatean, Abenduak 5ean, Egiako Txondorra auzoan gelditu gara bertan supernodo bat muntatzeko. Guifi.net-eko espirituari jarraiki auzolanean egiten ari gara, Txondorrako [[http://hackmildegia.net/]] hacklabarekin, besteak beste. Pasadan astean hasi ginen eta larunbatean espero dugu lehengo nodoa konektatua uztea. Goizeko 11etan bilduko gara, helbidea Karmengo ama 60 da, Polloe ondoan, norbaitek iadanik ez badu ezagutzen.

Guifi.net fundazioari saria eman diote

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 2 urte gehituta

Sari honek erabiltzen den eredu sozioekonomikoaren errekonozimendua da, eta argi uzten du proiektu kolektiboek, non enpresak eta boluntarioek maila berean lan egiten duten, bideragarriak izateaz aparte, erreferente bihurtzen ari direla.
Hemen dituzue prentsa-oharrak, hizkuntza ezberdinetan:

Euskara: https://guifi.net/eu/node/82966
Gaztelania: https://guifi.net/eu/node/82942
Katalana: https://guifi.net/eu/node/82941

Ekonomia sozial eraldatzailearen azoka

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte inguru gehituta

Datorren larunbatean, urriak 31, 17:00tatik 20:00tara lakaxitan egongo gara
Ekonomia sozial eta eraldatzailearen azokan intall party bat egiten eta orokorrean
software libreko programa ezagunenenak aurkezten. Denak gonbidatuak zaudete!

guifi.net-eri buruzko hitzaldiak Donostialdean

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte inguru gehituta

Gure lokalean supernodoa muntatu dugu, azkenik! eta orain beste sareekin konektatzeko irrikitan gaude :) Pasaian geldirik dagoen guifi proiektua berpiztu nahi dugu, eta horretarako ostegunean, hilak 22, 19:00tan Victor Hugo etxean hitzaldia emango dugu. Bertan guifi zer den eta gure helburuak zeintzuk diren azalduko ditugu.
Igandean Egiako Txondorra elkartean elkartuko gara 12:30, hitzaldia emateko baita ere. Ondoren denok batera bazkalduko dugu ondoko taberna batean eta arratsaldean tailer praktikoa egingo dugu. Txondorran bertan egongo den supernodoa muntatzen hasiko gara denon artean, edonor ikas dezan supernodo bat muntatzen.

Azkoitian guifi.net proiektuaren aurkezpena

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

Lehenengo saioaren helburua proiektua aurkeztea eta Azkoitiako estaldura azalduko dira; bigarren saioan aldiz nodoen konfigurazioa azalduko dugu. Saio praktikoa izango da, eta hala nahi dutenek bere antena ekar dezakete konfiguratzera.

Informazio gehiagorako:
http://maxixatzen.eus/azkoitia/1431424427789

Bits&Bits programa berria

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

Igandero bezala, Zintzilik irratian emititzen ari garen beste programa bat prest dago. Oraingo honetan ausardiaz beterik, zuzenean emititu dugu!

Atzo entzun izan ez zutenentzat, hemen duzue:
https://archive.org/details/20150503Bitsbits

« Aurrekoak 1 2 3 4 Hurrengoa »

Eskuragarri baita: Atom