Berriak

Jardunaldi interesgarriak Iruñan

Maider Likona Santamarina, orain dela 10 hilabete gehituta

A partir del día 2 de ENERO 2017 hay un encuentro (arte-tecnología) muy interesante que recomiendo por la calidad de sus contenidos y sobre todo por la calidad de la gente que se puede conocer en un ambiente y condiciones inmejorables.

Pribatutasuna eta kontrola hitzaldia

Maider Likona Santamarina, orain dela 11 hilabete gehituta

Richard Stallman gurean dago egunotan, hitzaldi ezberdinak antolatu dira Bilbo, Donostia eta Iruñan. Ostegunean, hilak 24, 19:00tan San Telmo museoan topatuko dugu, pribatutasunari eta kontrolari buruz hitzeginez.

Ze arrasto uzten dugu Interneten?

Maider Likona Santamarina, orain dela 11 hilabete gehituta

Interneten kaletik bezala ibiltzen garela uste dugu, baina ez da horrela; gure bilaketak, nabigazioa, geoposizioa eta abar analizatuak izaten dira helburu ezberdinekin: merkatu analisiak, datuen salmenta... Honi buruz egindako lana aurkeztu nahi dugu gaur, bi webgune hauetan bilduta: https://myshadow.org/materials eta https://myshadow.org/resources Oso irakurketa gomendagarriak!

Segurtasun digitalari buruzko hitzaldia Durangon

Maider Likona Santamarina, orain dela 12 hilabete gehituta

Hitzaldian segurtasun digitalari buruzko arriskuak eta defentsa moduak ikusiko ditugu, software libreko tresnak konfiguratuko ditugu eta denon artean esperientziak elkarbanatuz gure eguneroko ekintzak modu eraginkorragoan egin ahalko dugu.

Software eta teknologia libreen III. euskal mintegia

Maider Likona Santamarina, orain dela 12 hilabete gehituta

UEUren Software Librearen Euskal Mintegia (I. eta II. mintegia) aitzindari izan zen software librearen garrantzia azpimarratzen Euskal Herrian. Urte askoren buruan jarraipena eman, topaketa horiek berreskuratu eta teknologiaren aritu eta adituen arteko topaketa zabalago batzuk antolatuko nahi ditugu.

Software libreaz gain, beste teknologia libreak ere kontutan hartu nahi ditugu orain: datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak, kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak...

Bestetik, erdigunean kokatu nahi dugu, burujabetza teknologikoaren eztabaida. Norbanakoen, komunitateen, garatzaileen eta erakundeen artean teknologia libreen garrantzia nabarmenduko duten eztabaidarako, ekintzarako espazio bat martxan jarriz eta sareak indartuz.

Eskuratu hemen jardunaldiko kartela: SETLEM kartela

Software Librera sarrera ikastaroa Azpeitian

Maider Likona Santamarina, orain dela 12 hilabete gehituta

Ikastaroan Ubuntu GNU/Linux instalatuko dugu, eta aplikazio tipikoen aurkezpena egingo dugu, adibide praktikoen bidez. Matrikulazio epea irekita dago:
http://www.ueu.eus/ikasi/ikastaroa-ikusi/984/Software%2Blibrea%2Beta%2Bubuntu%253A%2Boinarrizko%2Bikastaroa

Elkarrizketa bat egin digute baita, ikastaroaren nondik-norakoei buruz:
https://t.co/jZE6S3E7XA

Hackmeeting-a badator!

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 inguru gehituta

Beste behin ere hackmeeting-ean ezagutza libreak, autogestioa, eta orokorrean mugimendu sozialak eta teknologiak uztartu nahi dira. Ekitaldia guztiz horizontala da, asanblada baten bidez antolatzen da, eta edonork har dezake parte. Informazio gehiago nahi izanez gero wikia begira daiteke:

http://sindominio.net/hackmeeting/wiki/2016

Sare komunak: elkarlan eraginkorra

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 baino gehiago gehituta

Bai gobernantza sistemak bai instalazioa eta operazioa landuko dira,
zuntz optikoari arreta berezia eskainiz, Europako Agenda Digitaleko
estaldura eta murgiltze helburuak betetzeko teknologia klabea baita.

Gaur egun arte lan egindako esperientzian oinarrituta, jardunaldiak bi
helburu ditu:
- Elkarlan hauei buruzko ezagutza handitu.
- Elkarlanak eraginkorragoak izateko lan-ildoak identifikatu

Analisia bere osotasunean egiteko erronka hauek eremu ezberdinetatik
landuko dira: gobernantza, eremu juridikoa eta inplementaziozkoa,
bakoitzari ordu eta erdi eskainiz. Debatea laguntzeko eta ahal diren
zalantza gehien argitzeko bloke bakoitza ordu eta erdiko mahaingurutan
banatuko da, bukatzeko ordu erdiko debate irekia egongo delarik.

PROGRAMA
http://netcommons.eu/?q=content/workshop-community-networking-infrastructures
IZEN EMATEA
https://www.eventbrite.es/e/workshop-on-community-networking-infrastructures-registration-25227211268
DATA
17 de junio, de 10:00 a 17:00
TOKIA
Parque Tecnológico de Nou Barris, Marie Curie, 8-14, 08042 Barcelona
https://osm.org/go/xUbU3Oz4?layers=QN&m=
HIZKUNTZAK
traducción simultánea inglés-catalán catalán-inglés (también
castellano bajo demanda)
ANTOLATZAILEA
Universitat Politècnica de Catalunya - Projecte NetCommons
http://netcommons.eu/

Nodo mugikorraren aurkezpena

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 baino gehiago gehituta

Datorren larunbatean, ekainak 4, gasteizko maker elkarteak lokal berria estreinatuko du correria kalean, gasteizko alde zaharrean.
Hau ospatzeko jaialdi bat antolatu du, eta bertan nodo mugikorra aurkeztuko dugu, robot eta 3D inprimagailuz inguratuta.

Animatu eta parte hartu! Primeran pasatuko dugu

Guifi.net-eko ekitaldiak

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 baino gehiago gehituta

Asteartean, hilak 26, hitzaldia egongo da Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoan. Leandro Navarro izango da hizlaria, izenburua hau delarik: /guifi.net <http://guifi.net>//, kolektiboki kudeaturiko eta guztien ongizaterako sare azpiegitura/.

Asteazkenean Tabakaleran egongo gara tailer praktikoak egiten, arratsaldean, 17:00tatik aurrera. Lehenengoa supernodoen muntaiari buruzkoa izango da, eta nahiko teknikoa izango da. Maiatza ekintzaz beteta dator, adi egon!

« Aurrekoak 1 2 3 4 Hurrengoa »

Eskuragarri baita: Atom