Berriak

GISA software: Supernodo bat muntatzeko tailerra

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 baino gehiago gehituta

Larunbatean, Abenduak 5ean, Egiako Txondorra auzoan gelditu gara bertan supernodo bat muntatzeko. Guifi.net-eko espirituari jarraiki auzolanean egiten ari gara, Txondorrako [[http://hackmildegia.net/]] hacklabarekin, besteak beste. Pasadan astean hasi ginen eta larunbatean espero dugu lehengo nodoa konektatua uztea. Goizeko 11etan bilduko gara, helbidea Karmengo ama 60 da, Polloe ondoan, norbaitek iadanik ez badu ezagutzen.

GISA software: Guifi.net fundazioari saria eman diote

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 2 urte gehituta

Sari honek erabiltzen den eredu sozioekonomikoaren errekonozimendua da, eta argi uzten du proiektu kolektiboek, non enpresak eta boluntarioek maila berean lan egiten duten, bideragarriak izateaz aparte, erreferente bihurtzen ari direla.
Hemen dituzue prentsa-oharrak, hizkuntza ezberdinetan:

Euskara: https://guifi.net/eu/node/82966
Gaztelania: https://guifi.net/eu/node/82942
Katalana: https://guifi.net/eu/node/82941

GISA software: Ekonomia sozial eraldatzailearen azoka

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 2 urte gehituta

Datorren larunbatean, urriak 31, 17:00tatik 20:00tara lakaxitan egongo gara
Ekonomia sozial eta eraldatzailearen azokan intall party bat egiten eta orokorrean
software libreko programa ezagunenenak aurkezten. Denak gonbidatuak zaudete!

GISA software: guifi.net-eri buruzko hitzaldiak Donostialdean

Maider Likona Santamarina, orain dela ia 2 urte gehituta

Gure lokalean supernodoa muntatu dugu, azkenik! eta orain beste sareekin konektatzeko irrikitan gaude :) Pasaian geldirik dagoen guifi proiektua berpiztu nahi dugu, eta horretarako ostegunean, hilak 22, 19:00tan Victor Hugo etxean hitzaldia emango dugu. Bertan guifi zer den eta gure helburuak zeintzuk diren azalduko ditugu.
Igandean Egiako Txondorra elkartean elkartuko gara 12:30, hitzaldia emateko baita ere. Ondoren denok batera bazkalduko dugu ondoko taberna batean eta arratsaldean tailer praktikoa egingo dugu. Txondorran bertan egongo den supernodoa muntatzen hasiko gara denon artean, edonor ikas dezan supernodo bat muntatzen.

GISA software: Azkoitian guifi.net proiektuaren aurkezpena

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

Lehenengo saioaren helburua proiektua aurkeztea eta Azkoitiako estaldura azalduko dira; bigarren saioan aldiz nodoen konfigurazioa azalduko dugu. Saio praktikoa izango da, eta hala nahi dutenek bere antena ekar dezakete konfiguratzera.

Informazio gehiagorako:
http://maxixatzen.eus/azkoitia/1431424427789

GISA software: Bits&Bits programa berria

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

Igandero bezala, Zintzilik irratian emititzen ari garen beste programa bat prest dago. Oraingo honetan ausardiaz beterik, zuzenean emititu dugu!

Atzo entzun izan ez zutenentzat, hemen duzue:
https://archive.org/details/20150503Bitsbits

GISA software: Andoaingo sarea hobetzeko auzolana

Maider Likona Santamarina, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

Pasadan larunbatean Andoainera hurbildu ginen bertako guifi.net-eko taldearekin batera arazo bat konpontzeko: Esteka baten kalitate kaxkarra hobetu nahi genuen. Nodo hau omnitik-era konektatzean ondoko nodoen konexioa degradatzen da, eta irtenbide bat bilatu nahian auzolana antolatu zen.

Bazkari goxo baten ondoren, parrillada eta guzti, aukera ezberdinak planteatu eta test.guifi.net webgunean aldaketak egin genituen. Nodoa supernodo bihurtu eta puntuz-puntuko konexio bat konfiguratu genion. Dena prest genuenean trasteak hartu eta nodoaren kokapenera joan ginen. Azpitalde batek antenarentzako kokapen hobeagoak bilatu zituen besteak supernodoa muntatzen zuen bitartean.

Bukaeran, etorkizunerako kokapen berriak bilatu genituen, eta Hernaniko guifi.net taldeekin elkartzeko moduei buruz hitzegiten primeran pasa genuen.

GISA software: ARDX arduinorentzako gidaliburua euskaratuta

Ales Zabala Alava, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

ARDX gidaren kodea eta muntai txantiloiak euskaratuta daude ere bai,
noizbait Arduino proiektua ezagutzeko gogoak izan badituzu orain duzu
aukera!

Gidaliburua hemen eskuratu dezakezu: http://www.gisa-elkartea.org/projects/ardx-euskaraz

GISA software: Sympa euskaraz!

Ales Zabala Alava, orain dela 2 urte baino gehiago gehituta

Sympa gero eta gehiago erabiltzen den eposta zerrenden kudeatzailea da.
GISA Elkartean ere erabiltzen dugu, gure eposta zerrendak kudeatzeko.

Itzulpenak garatzaileei bidali dizkiegun arren gure webgunean eskuragarri
dituzu baita ere: http://www.gisa-elkartea.org/projects/symparen-euskaraketa

Esteka horretan PO fitxategiez aparte MO fitxategiak ere igo ditugu, beraz
hurrengo bertsioa argitaratu arte itxaron nahi ez baduzu fitxategi hauek
zure Sympako instalazioan kopiatu ditzakezu; fitxategia deskargatzeko
orrian bertan adierazten du nora kopiatu behar duzun.

GISA software: Tor-en erabiltzaileentzako eskuliburu laburra euskaratuta

Ales Zabala Alava, orain dela 3 urte baino gehiago gehituta

Hemen topatu dezakezu: Tor-en Erabiltzaileentzako Eskuliburu Laburra

Tor proiektuari ere bidali diogu, ea beraien webgunean jartzen duten.

On egin!

« Aurrekoak 1 2 3 4 5 ... 7 Hurrengoa »

Eskuragarri baita: Atom