Berriak

GISA software: Guifi.net hitzaldia

Maider Likona Santamarina, orain dela 8 hilabete gehituta

Hitzaldia datorren maiatzak 9an izango da, 10:30tan. Hitzaldiaren izenburua "Modelos de negocio en Guifi.net" da eta gaztelaniaz izango da. 11:45etan mahaingurua egongo da, guifiren inguruan hitzegiteko.

GISA software: Bookscanning tailerra

Maider Likona Santamarina, orain dela 8 hilabete gehituta

Apirileko azken asteburuan, hilak 28-29-30, jardunaldi antikapitalistak egongo dira Añorgako Firestone fabrika berreskuratuan. Programan denetarik dago, mahainguruak, tailerrak eta abar. Kartel ofizialetik kanpo geratu bada ere, GISAk liburuak eskaneatzeko tailerra egingo du, Calafoutik ekarritako irudiak erabiliz. Informazio gehiagorako, esteka jarraitu: http://fires.piperrak.cc/

GISA software: HacktheEarth

Maider Likona Santamarina, orain dela 8 hilabete gehituta

Aurten hitzaldi oso interesgarriak egongo dira, liburuak eskaneatzeko, argindarra lortzeko landareen bidez, 3D inprimagailuak eta abar. Hitzaldi guztien zerrenda hemen dago:

https://files.puscii.nl/file.php?h=Rbadc24eb613beb2698df0645acb8560b

GISA software: Oiartzungo komunitatea martxan

Maider Likona Santamarina, orain dela 11 hilabete gehituta

Oiartzunen interesa bazegoen holako proiektu bat egiteko, baina ez atzera ez aurrera urtebete ibili ondoren azkenean lehengo supernodoa jarrita dago. Oraindik frogetan dago baina iadanik jendea konektatzen hasi da

GISA software: Jardunaldi interesgarriak Iruñan

Maider Likona Santamarina, orain dela 11 hilabete gehituta

A partir del día 2 de ENERO 2017 hay un encuentro (arte-tecnología) muy interesante que recomiendo por la calidad de sus contenidos y sobre todo por la calidad de la gente que se puede conocer en un ambiente y condiciones inmejorables.

GISA software: Pribatutasuna eta kontrola hitzaldia

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 inguru gehituta

Richard Stallman gurean dago egunotan, hitzaldi ezberdinak antolatu dira Bilbo, Donostia eta Iruñan. Ostegunean, hilak 24, 19:00tan San Telmo museoan topatuko dugu, pribatutasunari eta kontrolari buruz hitzeginez.

GISA software: Ze arrasto uzten dugu Interneten?

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 inguru gehituta

Interneten kaletik bezala ibiltzen garela uste dugu, baina ez da horrela; gure bilaketak, nabigazioa, geoposizioa eta abar analizatuak izaten dira helburu ezberdinekin: merkatu analisiak, datuen salmenta... Honi buruz egindako lana aurkeztu nahi dugu gaur, bi webgune hauetan bilduta: https://myshadow.org/materials eta https://myshadow.org/resources Oso irakurketa gomendagarriak!

GISA software: Segurtasun digitalari buruzko hitzaldia Durangon

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 inguru gehituta

Hitzaldian segurtasun digitalari buruzko arriskuak eta defentsa moduak ikusiko ditugu, software libreko tresnak konfiguratuko ditugu eta denon artean esperientziak elkarbanatuz gure eguneroko ekintzak modu eraginkorragoan egin ahalko dugu.

GISA software: Software eta teknologia libreen III. euskal mintegia

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 inguru gehituta

UEUren Software Librearen Euskal Mintegia (I. eta II. mintegia) aitzindari izan zen software librearen garrantzia azpimarratzen Euskal Herrian. Urte askoren buruan jarraipena eman, topaketa horiek berreskuratu eta teknologiaren aritu eta adituen arteko topaketa zabalago batzuk antolatuko nahi ditugu.

Software libreaz gain, beste teknologia libreak ere kontutan hartu nahi ditugu orain: datu libreak, estandar irekiak, hardware librea, azpiegitura libreak, kontsumo eta zerbitzu teknologiko libreagoak...

Bestetik, erdigunean kokatu nahi dugu, burujabetza teknologikoaren eztabaida. Norbanakoen, komunitateen, garatzaileen eta erakundeen artean teknologia libreen garrantzia nabarmenduko duten eztabaidarako, ekintzarako espazio bat martxan jarriz eta sareak indartuz.

Eskuratu hemen jardunaldiko kartela: SETLEM kartela

GISA software: Software Librera sarrera ikastaroa Azpeitian

Maider Likona Santamarina, orain dela urte 1 inguru gehituta

Ikastaroan Ubuntu GNU/Linux instalatuko dugu, eta aplikazio tipikoen aurkezpena egingo dugu, adibide praktikoen bidez. Matrikulazio epea irekita dago:
http://www.ueu.eus/ikasi/ikastaroa-ikusi/984/Software%2Blibrea%2Beta%2Bubuntu%253A%2Boinarrizko%2Bikastaroa

Elkarrizketa bat egin digute baita, ikastaroaren nondik-norakoei buruz:
https://t.co/jZE6S3E7XA

« Aurrekoak 1 2 3 4 ... 8 Hurrengoa »

Eskuragarri baita: Atom