Ekonomia Solidarioaren V. azoka

Pasadan urtean lakaxitan ospatu zen Ekonomia Solidarioaren azoka berriz antolatuko da aurten, Errenteriako Merkatuzar espazioan.
Maider Likona Santamarina, orain dela 17 egun gehituta

Oarsoaldeko hitzan irakurri dezakegun bezala: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka antolatu dute bosgarrenez, eta lehenengo aldiz, Oreretan egingo da. Gaur aurkeztu dute merkatu soziala Eñaut Gracia Informazioaren Gizartearen zinegotziak, Marian Diez REAS (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sarea) Euskadiko presidenteak, Nagore Vega OlatuKoop sareko kideak eta Nerea Gonzalez Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko sareko kideak.
Azoka “ohorea” dela udalarentzat esan du Graciak: “Merkatu sozialak urtean behin hiriburutan egiten duen zirkuitutik atera eta hona dator. Pozgarria da, eta gainera aitortza inplizitua egiten dio gure herriari. Izan ere, Errenteriak beste eredu baten aldeko dinamika darama eragileekin, horren aldeko apustua egiten ari da”. Udalak erantzukizuna duela neurri batean eta eraginkorrak diren errealitateei zentralitatea eman eta ikusaraztea dagokiola erantsi du, eta horren harira, udalak ere, beste eredu baten aldeko apustua egina duela nabarmendu du eta horren adibideak aipatu: “Torrekuako esperientziak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean antolatutako ekonomia sozialaren gaineko tailerrak, edo finantza etikoen aldeko hautua horren erakusle dira”.

Azokaren antolaketan laguntzaile izango dute REAS, OlatuKoopek eta Saretuzek udala. Besteak beste, azpiegitura jarriko du eta ekonomikoki lagundu ere.


Iruzkinak