Disko gogorrentzako kanon berria onartu da

Berriz ere, Estatu Espainolak enpresen alde bakarrik egin du, disko gogorrak erostean dirua ordaindu beharko baitugu "pirateria" delakoa sahiesteko
Maider Likona Santamarina, orain dela 3 hilabete gehituta

Berriz ere, estatuak ez ditu erabiltzaileen eskubideak bermatzen, eta aurreikusten dute disko gogor guztiak partekatu ezin den materiala partekatzeko erabiliko direla, horregatik kuota bat ordaindu beharko dugu "egile eskubideetan egindako kalteagatik"
Diru hau ez du estatuak kudeatuko, enpresa pribatuak baizik, beraz ezingo dugu jakin diru hori egileentzat doan ala ez. Hortaz aparte, disko gogorrek erabilpen legitimo asko dituzte, esate baterako gure argazki eta dokuemntuen backup kopia egitea, eta halere ordaindu beharko dugu.


Iruzkinak